Alaiaske

ALAIASKE Euskal Herriko kultura belaunaldi berriei modu hurbil, moderno eta berezi batean gerturatzeko sortutako proiektua da. Gure helburua tradizioak, euskara eta euskal kulturaren esentzia bizirik mantentzea da, kultura, komunitatea eta aisialdia espazio berean uztartuz.

Gure lehen ekitaldia bertso-afari bat izan zen, arrakastatsua izan zen, eta 100 pertsona baino gehiago elkartu zituen giro euskaldun, musikaz eta bertsolaritzaz beteriko gau batean. Esperientzia honek erakutsi zigun gaur egun ere badagoela euskal kultura modu autentiko eta gertukoan bizitzeko eta partekatzeko gogoa.

ALIASKEk hazten jarraitu nahi du, euskal kultura sustatuko duten ekitaldi berriak sortuz, euskararen erabilera bultzatuz eta gure identitatearen inguruan komunitatea eraikiz.